XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iker beza bere barneko zorroztasun guziaz, zer adierazi nai digun Jaunak, bere nekaldiaz mintzo danean: Giza-Semea argitzeko garaia eldu da eta beerago: Orain larri nago neregan.

Eta zer esan? Aita, atera nazazu ordu ontatik? Ortarakoxe etorri bait-naiz ordu ontara.

Aita goretsi zazu zure Semea!.

Eta Aitaren mintzoa zerutik jeitxi zanean esanez: Goretsi det eta goretsiko berriro, Jesus-ek ingurukoeri esan zien: Neregatik ez-baiña zuengatik entzun da mintzo au.

Mundu ontako auzia orain da.

Mundu ontako nagusia orain botako dute emendik.

Eta Nik, lurretik altxatzen nautenean, danak Neregana erakarriko ditut.

Au gurutzearen indar arrigarria! Au nekaldiaren aintza aipagarria: emen sartzen bait-dira Jaunaren auzi-maia, munduaren auzia eta gurutzearen aala.

Bai, Jauna: zureganatu dituzu gauza guziak; bada, orain, erri guziek ospa dezakete sakramentu aal aundiko eta argitsuen bitartez, lenago Jerusalengo Jauretxean bakarrik ospatzen zutena, irudi eta alegien bitartez.

Orain, izan ere, argitsuagoa da eliz-gizonen sailla, bikaiñagoa apaizen aunditasuna, santuagoa apaiz nagusien sagaratzea; zure gurutzea onespen eta grazi guzien iturri dalako.

Beraren bitartez kristauek arkitzen dute indarra makalaldian, aintza zapalaldian, bizia erio garaian.

Orain, garai bateko oparien sailla bukatzean, garai bateko itxurazko opari guziek egiazko oparira garamazke.

Munduko pekatua kentzen duan Bildotsa-rengana.

Orrela antziñako irudi guziek zuregan arkitzen dute beren osotasuna eta opari batek lenago opari guzien ordezko dan bezela, orrela erreinu batek biltzen ditu gizaki guziak.

Aitor dezagun, bada, maiteok, atzerritarren irakasleak ain ospatsu aitortu zuana: Egia da eta guziek aintzat artzekoa, Jesukristo lurrera pekatariak salbatzera etorri zala.

Emen agertzen da, batez ere, gureganako Jainkoaren errukia: Kristo etzala il zuzenentzat eta santuentzat, pekatari eta gaizkigilleentzat baizik; eta bere izatez jainkotasunak iltzerik etzeukelako, guregandik artu zuan guretzat eskeiñi zezakena.

Garai batean, Jainkoak erioaren gain zeukan eskubidearekin, gure erioari eskeintza au egin zion Osea igarlearen bitartez: (...).